jueves 5 de noviembre de 2009

BITXIKERI MATEMATIKOA!!!

Eta matematikarekin jarraituz hemen doakizue bitxikeri bat.

Bederatzi zenbakiaren taula gogoratzeko eskuak erabil ditzakegu.
Hasiera batean bi eskuak luzatu behar ditugu eta hatz bakoitzari batetik hamarrerako zenbaki bat egokituko diogu.
Gero bederatzi zenbakiarekin biderkatuko dugu edozein zenbaki. Zenbaki horri dagokion hatza gordeko dugu.
Adibidez, 7 x 9 egiteko 7. hatza gordeko dugu eta emaitza asmatzeko ezkerreko eskuko hatzak kontatuko ditugu hasieran (sei izango dira) eta gero eskubikoak ( kasu honetan 3 izango dira). Beraz biderketaren emaitza 63 izango da.

Proba ezazu beste zenbakiekin, ez da txantxa!!!

MATEMATIKA...


Hona hemen nire bigarren proposamena. Hau aurrekoa baino errazagoa iruditzen zait. Ez pentsa denak hain errazak izango direnik, ez. Denetatik egongo da.

"Gizon bat zirkunferentzia itxurako parke baten ondoan bizi da. 80 minutu behar ditu buelta osoa emateko erlojuaren orratzen norabidea jarraituz baina 1 ordu eta 20 minutu behar ditu alderantzizko norabidean. Zergatik ote???

miƩrcoles 4 de noviembre de 2009

EUSKADIKO ERLIEBEA

Egun hauetan Euskadiko mendiak lantzen ari gara eta Interneten bideo hau aurkitu dut. Aizkorri-Aratz parke naturalaren paisaia ikusgarria agertzen da. Ikusi eta disfrutatu!
Zuen ekarpenen zain gelditzen naiz!

jueves 15 de octubre de 2009

MATEMATIKA LEHENENGO SAIOA


Kaixo lagunok! Hona hemen nire lehenengo proposamena! Aniak ekarritako liburu batetik atera dut. Oso liburu erakargarria da, datu asko ditu: herrialde ezberdinetan nola idatzi izan diren zenbakiak, buruhausteak, logika ariketak... Bere baimenaz hemen azalduko ditugu horrelako gauza batzuk.
Baina gaur, buruhauste batekin hasiko gara. Erantzuna bilatu eta komentarioaren bidez adierazi. Animo!

30 bele daude lurzoru batean. Baserritarrak lau eskupetaz hiltzen ditu. Zenbat daude orain lurzoru horretan?

martes 22 de septiembre de 2009

AGURRA

Kaixo, kaixo!

Hona hemen blogaren lehenengo sarrera. Hasiera ematen diogu gure gelako blogari. Espero dugu zuen gustokoa izatea.
Zertarako erabiliko dugu bloga? Ba gelan egiten duguna argitara emateko, gure ideiak, asmoak, lanak... erakusteko, familikoekin harremanetan jartzeko...
Blogean ere matematika ariketak, jolasak, buruhausteak... bidaliko ditugu denon artean edo banaka erantzuteko.
Gogo eta ilusio handiz irekitzen dugu gune hau gure arteko harremana gehiago estutzeko.
Hasi ba!!!!